Jangela
Gosari zerbitzua 7:30etatik 10:00etara izango da (buffet-a). Afari zerbitzua, aldiz, 20:00etatik 21:30etara izango da. Bertan, zonaldeko produktuen aukera zabala eskainiko da.
Gainera, landa ostatuan dauden bezeroei Ttakun sagardotegian (Urkixokotik 15 minutura) bazkaltzeko aukera emango zaie ehuneko XXX deskontuarekin. Bertan, beste jaki batzuen artean, sagardotegiko menua eskaintzen da: txorizikoak sagardotan, makailu tortila, txuleta eta mamia. Jakina, menditik egindako ibilaldi nekagarriari aurre egiteko edo indar hartzeko erarik hoberena izan daiteke!
Egunean zehar, kafeak edo freskagarriak izanen dituzu egongelan nahiz portxean.
Horrez gain, hurrengo egunetan ibilaldi bat-edo egin nahi duten bezeroek picnic edo askari zerbitzua eskatu dezakete.

Nahi baduzu Ttakun sagardotegitik pasa zaitezke, Urkixokotik oso gertu dago.