Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x

COOKIEN POLITIKA
Gure webgunean cookie-ak erabiltzen ditugu zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko. Gure webgunetik nabigatzen baduzu, cookien erabilera onartuko duzu, Cookien politika honetan ezarritako baldintzen arabera. Politika hori egunera daiteke, beraz, noizbehinka irakurtzea gomendatzen dizugu.

ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE COOKIE-K?
Cookiak web-orrietatik edo aplikazioetatik ibiltzen zarenean ordenagailuan edo gailuan instalatzen diren fitxategi txikiak dira, zure lehentasunak erregistratzeko eta gure web-orrira berriro sartzean gogorarazteko. Helburua erabiltzaileen erabilera eta nabigazioa erraztea da.

NOLA ERABILTZEN DITUGU COOKIEAK?
Gure web-orritik nabigatzean cookie mota hauek instala daitezke:

EZINBESTEKO COOKIE-AK
Ezinbesteko cookieak ezinbestekoak dira webgune bat ibiltzeko. Horiek gabe ezin da ongi ibili. Horregatik ez dugu berariazko baimenik eskatzen.

COOKIE FUNTZIONALAK
Webgunearen funtzionaltasuna hobetzeko balio dute. Esaterako, aurretik webgune honetan ikusi duzun edukia, edo aurreko bisita batean sartzean emandako helbide elektronikoa eta pasahitza gogoratzen ditu.

NORBERAREN EDO HIRUGARRENEN COOKIE ANALITIKOAK
__utma, _ga, _gid, a5db1dd858b1f92effaeb7e4994a6726, 6ca583898d1d803533abab0b2953495e
Erabiltzaileek egiten duten webaren erabilerari buruzko informazio estatistikoa ematen digute. Cookie hauek ez dute erabiltzailea identifikatzen, jasotzen duten informazioa anonimoa delako, eta orriak eta nabigazioa, erabilera-estatistikak, bilaketen abiadura, webgunearen jardueraren neurketa eta bestelakoak hobetzeko bakarrik erabiliko da. Aukerartutako hizkuntza gordetzen duen cookie-a ere erabiltzen da.

NOLA EGIN DEZAKET COOKIEAK EZ INSTALATZEKO?
Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure Interneteko nabigatzailearen aukerak konfiguratuz. Blokeatzen badituzu, gerta daiteke zenbait zerbitzu erabilgarri ez egotea. Orain, arakatzaile nagusietan zure lehentasunak aktibatzeko informazioa aurkituko duzun estekak jarriko dizkizugu:

FIREFOXEN COOKIEAK
https://support.mozilla.org/es/kb/cookies-informacion-que-los-sitios-web-guardan-en-

CHROME-REN COOKIE-AK
https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es

IEXPLORER-EN COOKIE-AK
http://windows.microsoft.com/es-xl/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie=ie-10

Urkixokoa

URKIXOKOA orain dela gutxi eraikitako landa ostatua da (2018an, hain zuzen ere). Iratiko Oihanaren sarreran kokatuta dagoenez, bertatik bertara, tokian bertan eta joan- etorri handirik egin gabe paisaia honen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea emango dizue.

Iratiko Oihana Europako pagadirik zabalena da, 17179 hektarea ditu (Alemaniako Oihan Beltzak baino ez du gainditzen). Gainera, oihan honen aberastasuna ez da luzeran edo zabaleran bakarrik neurtzen ahal, oihanaren edertasuna landaredian eta faunan ere aurkitu baitaiteke. Adibide bat aipatzearren, udazkenean, araldiaren garaian, oreinen orroak entzun daitezke.

Kokapen ezinhobea izateaz gain, URKIXOKOAn eroso eta gustura egoteko txokoa aurkituko duzue erabat modernoa eta atsegina den etxe honetan.

Bederatzi gela bikoitz eskaintzen dizkizuegu, horietatik bat egokituta dago; gela kopuru horrek tratu hurbila eta familiartekoa eskaintzeko aukera ematen digu eta masifikazioetatik alde egin nahi dutenentzat eta giro lasaia bilatzen ari direnentzat leku aproposa da. Gela guztiek euren bainugela daukate, beharrezko gauza guztiekin hornitua, telebista, doako wi- fi zerbitzua eta banakako berogailu sistema. Gela guztiak egunero garbitzen ditugu.

Logela bikoitza

* Logela bikoitza (banakako bi ohe)

* 12m2

* Gehienez: 2 pertsona

* 60 €/gaueko

Logela bikoitz handia

* Logela bikoitz handia

* 14m2

* Gehienez: 2 pertsona

* 80 €/gaueko

Banakako logela

* Banakako logela

* 12m2

* Gehienez: 1 pertsona

* 45 €/gaueko

* Adaptada

GUZTIENTZAKO EREMUAK

  • Egongela handia beheko sua eta telebistarekin
  • Haur parkea
  • Aparkaleku pribatua
  • Belardi zabalak inguruan

MASKOTAK

Txakurrak onartzen ditugu. Gure laguntxo hauek beti gurekin ibili beharko dute eta ezin izango ditugu gelan bakarrik utzi. Gelako mantak eta toallak ezin izango ditugu txakurrekin erabili eta bakoitzak bere ohea edo lotarako erabiltzen duen tresna ekarri beharko du. Txakurrak kalterik eragingo balu, bere jabea izango da horren arduradun.

Maskota bakoitzak egunean 5 € ordaindu beharko du.

Laburbilduz, URKIXOKOAK egun polit eta ahaztezin batzuk pasatzeko beharrezkoa den guztia eskaintzen du.
logo egurra soka