Iratiko Oihana eta Nafarroako Pirinioak etxeko atarian
Ezagutu Iratiko Oihanaren ingurua. 
Hauek dira zure bidaian ezinbestean bisitatu beharreko lekuak.
Eta ez badaukazu oso argi nora joan, guk lagunduko dizugu ibilbideak aukeratzen
															Iratiko Oihana
Iratiko Oihana Europako bigarren pagadirik handiena da Alemaniako Oihan Beltzarekin batera. Ekialdeko Pirinioetan kokatutako 17.000 hektareako baso berdea. Inguru honek guztiak aukera asko eskaintzen ditu maila guztietako mendi ibilbideak egiteko.
Irabiako urtegia
Iratiko Oihanaren erdi-erdian kokatuta, berebiziko xarma duen elkargunea da.
															
															Orbaitzetako Arma Fabrika
Aezkoa bailaratik Iratiko sarrerara bidean Orbaitzetako Armaola topatuko dugu. Arkitektura industrialaren harribitxi hau ezagutu beharrekoa da.
Galdu ezin dituzun ibilbideak
Nafarroako Pirinioan, eta bereziki Iratiko Oihanean, hamaika ibilbide topatu ahal izango dituzu (denak behar bezala markatuta) mendi ibilbideak egin eta naturaz gozatu ahal izateko.
Hemen dauzkazu guk gomendatutako hainbat ibilbide
Mendi- gidariren bat edo mendi- ibilbide pertsonalizatuak nahi izan ez gero , jo hona: